Arau-hauste eta Zehapenak

    Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

    Arau-hauste arinak:

    Hona arau-hauste arinak:
    1.    Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.
    2.    Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igerilekuen esparruan.
    3.    Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.
    4.    Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.
    5.    Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.
    6.    Zaindu gabe edukitzea 7 urtetik beheitiko haurrak, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.
    7.    Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.
    8.    Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.
    9.    Uretan hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo besteei traba egiten dietenekin jostatzea.
    10.    Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzeko txanorik gabe bainatzea.
    11.    Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.
    12.    Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.
    13.    Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.
    14.    Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.
    15.    Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.
    16.    Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.
    17.    Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.
    18.    Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

     

    Arau-hauste larriak:

    Hona arau-hauste larriak:
    1.    Txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.
    2.    Egun berean bi arau-hauste arin egitea.
    3.    Instalazioan animaliak sartzea, gidazakurrak izan ezik.
    4.    Bainu hartzaileei traba egitea.
    5.    Basakerietan aritzea.
    6.    Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.
    7.    Beste edozein arau ez betetzea, beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.
    8.    Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.
    9.    Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez egitea.
    10.    Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.
    11.    Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.
    12.    Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

     

    Arau-hauste oso larriak:

    1.    Arau-hauste larri bat behin eta berriz egitea.
    2.    Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten arauhauste larriak.
    3.    Instalaziora sartzeko txartel edo giltzak faltsutzea.
    4.    Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea eta ebastea.
    5.    Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.
    6.    Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.
    7.    Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.
    8.    Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.