Gimnasioa abian

Zure lehen aldia da Gimnasio batean? Zerbitzu aproposa dugu zuretzat: “gimnasioa abian”. Izena emanez gero, berrogeita bost minutuko ibilbide bat erakutsiko dizute talde txikian; horren bidez, oinarriko kontuak ezagutuko dituzu, zure entrenamendua modu seguru eta eraginkor batez egiteko.

 

Erreserba urriaren 1etik aurrera egin daiteke; Idakiko taldeak aretoa erakutsiko dizu, eta entrenatzeko errutina bat proposatuko dizu, gero, helburuen arabera, alda daitekeena.

Lehen hurbiltzea modu errazenaz!